Urrunerako salmenta baten sisteman
Urrunerako salmenta baten sisteman, bezeroa eta "Herri ekoizpen - produits regionaux" sozietatearen arteko harremanak finkatzen dituzte salmenta baldintza orokor hauek (sozietatea "produits-basques.com" eta "euskal-xiberoa.com" internet guneekin azaltzen da). Elektroniko moduan egiten den salmenta honetarako xehetasunak azaldu nahi ditu sozietateak: norberaren enpresa da Mauleko Heugas karrikaren 14an jarria. Siret: 423 316 579 00022. 2003ko martxoan Allande Etxartek eraiki zuen sozietatea eta gerente segitzen du.
Persona bakar, elkarte edo ofizioko izan daiteke bezeroa.
1. artikulua
Eskentza
Bezeroari aurkezten ditu "Herri ekoizpen" sozietateak gauzen ezaugarri nausiak, ekoizleak eman datuen arabera eta horrela agertzen dira webgunean.
Une mugatu batentzat balio du eskentzak. Gauzen itxuratzeko argazkiek itxura balioa baino gehiago ez dute. Montatze hutsen gatik ez genezake gure ardura horietan ezar.
2. artikulua
Engaiamendua
Datuen sartzearekin eskaeraren onarpena egiten panyailan agertzen den bezala. Bezeroak "manatu" sakatzen duenean duda gabe lotuta gelditzen da. Onarpena iraunkorra da, salbu "gibeltzeko epea" artikulua aplikatzen denean. Salmenta kontraturako baliagarri ikusten dira ordenagailuan sartu datuak.
3. artikulua
Izendun informazioak
Bezeroaren izena eta beste datuak biltzen dira eskaeraren egitean. Onartzen du hortaz jakinean dela. 1978/07/06ko 78-17 legearen arabera, edonoiz bezeroak datu horien ezagutzeko eta zuzentzeko eskubidea badu. Jarraitzen dugun CNILeko 48 direktibaren arabera, datu horiek ez dira kanporatzen. Gure webgunea 1175926 zonbakian ezagutua da CNIL erakundean.
4. artikulua
Prezioak
Eurotan eta tasa barne agertzen dira prezioak. Gaineratzen dira garraioko gastuak.
5. artikulua
Eskaera konfirmatzen
Eskaeraren konfirmatzeko bezeroak e-mail bat eskuratuko du, gauzen izate eta igortzeko epearekin. Xekea eskuratzean edo bankako kartarekin ordaintzean paketa bidaltzeko baldintzetan da.
6. artikulua
Gibeltzeko epea
Paketea eskuratu ondoren 7 eguneko epea badu bezeroak gibeltzeko. Bidali dirutzaren itzultzeko engaiamendu hartzen du "herri ekoizpen" sozietateak, 30 egun barne, ikusiz ere nolako egoeran eta edukinarekin itzuli den paketea.
Gauzen aldatzea ere hautatzen ahal du bezeroak.
7. artikulua
Pakatzeko moldeak
Hiru maneretan eskaera ordaintzen ahal da:
- bertan bankako kartarekin
- bankako txekearekin (frantziar estatuan bakarrik)
- bankako transferentziarekin (IBAN: FR76 1648 5000 4004 9329 3893 956)
Bezeroak ezeztatzen ahal du ordainketa bankako karta lapurtua izan bazaio.
8. artikulua
Banatzea
Eskaeraren ordaintzeak banaketan sartzen du paketea.
Bezeroak idatzi helbidera joanen da banatzailea eta gastuak bezeroaren gain izanen dira.
La Poste zerbitzuek dute banatzen, frantziar estatuan "Colissimo recommande" maneran eta beste estatuetarat "international prioritaire".
9. artikulua
Ordaintzeen segurtasuna
Ordainketa harremanen segurtasun osoz eramateko sistemak seguruenak erabiltzen ditu "herri ekoizpen" sozietateak. Caisse d'Epargne bankoak segurtasunezko pagamentua eramaten du SPPlus sistemaren bidez kriptatu moduan. Ixilezko datuak (16 hizkitako karta zonbakia, iraupen epea eta ikugarri kriptograma) zuzenean bankako SPPlus sistemara joaten dira "euskal-xiberoa.com" webguneko loturetan gelditu gabe.
10. artikulua
Desadostasunak
Salmenta baldintza hauen irakurketan edo erabiltzean sortu desadostasunak Baionako mediazio Zentroan aurkeztea onarttzen dugu. Baldintza hauek frantziar eskubidearen menpe daudela onartzen dugu, bereziki urrunera saltzea zuzentzen duen erreglamentoa (kontsumorako kodigoaren L121-16tik L121-20raino) baita kontsumizailearen zaintzea aipatzen duen 97/7 direktiba.
|